Talka gunean sartzen saiatu da Udaltzaingoa

Erredakzioa 2019ko urt. 4a, 09:37
Alava-Velasco jauregia abenduaren 15ean okupatu zuten. ALEA

Poliziak agindu judizialik gabe sartzen saiatu direla salatu dute emakumeek, eta atzera egin behar izan dutela.

Urtarrilaren 3an, ostegunean, 22:00ak aldera, Gasteizko Udaltzaingoaren patruila bat Alava-Velasco jauregian kokatuta dagoen Talka gune okupatu feministan sartzen saiatu da. Hala salatu dute emakumeek sare sozialetan. Ohartarazi dutenez, poliziak Talka gunera sartzen saiatu dira lorategiko atetik, baina agindu judizialik ez zutenez atzera egin behar izan dute. "Urtaran eta bere polizia, tope lanean hasi duzue urtea. 1ean Gaztetxea kriminalizatzen, gaur Talkara agindurik gabe sartzen saiatzen. 2019an ere aurrean izango gaituzue" erantzun du emakume taldeak.

Gasteizko Alde Zaharrean hutsik dagoen Alava-Velasco jauregi zaharra iragan abenduaren 15ean okupatu zuen emakume talde batek, gune feminista bezala "sisteman arrakala sortzeko". Talkak "oinarritik" lanean hasi nahi duela esan dute, "pixkanaka emakume, bollera eta trans ororentzat espazio bilakatzeko". Horretarako autogestioa, okupazioa eta autodefentsa feminista apustu irmoa dira ekinaldi feministarentzat: "Talka, herritik eta herriarentzat eginiko proiektu integral bat da".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide