Kandelaz egindako mosaiko erraldoia, eta musikak eta titiriteroek alaitutako kalejira egin dute astelehenean, Euskararen Egunaren harira Gasteizen, GEU elkarteak eta ALEA aldizkariak antolatuta. Umeek kandelak piztu dituzte Andre Maria Zuriaren Plazan, ondoren kalejiraz abiatu dira Oihaneder Euskararen Etxera.