2018/12/30 19:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Far West'

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Far West'
Mendizorrotza, Gasteiz

3 urtetik gorakoentzat.

Kantu Kolorek Far West eskainiko du, haurrentzako ikuskizun bat euskaraz, Western edo mendebaldean girotua. Kantu eta dantza berriak, beti bezala haurren mihia eta gorputza mugiaraziko dituztenak, eta helduei parte hartzeko eta koreografia dibertigarriez gozatzeko aukera emango dietenak. Gainera, Kantu Koloreren abestiek duten kutsu didaktikoa lagun, etxeko txikienei giza gorputzaren zatiei, animaliei, koloreei eta abarrei buruz ikasten lagunduko diete, dantzan eta kantuan dabiltzan bitartean. Zuzeneko musika, ezusteko ederrez apaindua. Eta, nola ez, saioan Nire gorputza da izeneko single berria estreinatuko dute, sare sozialak sutan jarri dituen aldarrikapen-abestia.

Informazio gehiago: Gasteizko Udala - Gabonak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide