Jaian zehar hiru ekitaldi izango ditugu. Hasteko, Euskaraldia dela eta esperientzien trukaketa egingo dute parte hartzaileek; jarraian, 4. urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da, Josu Kareaga magoak dinamizatuta, eta, azkenik, eta arratsaldeari amaiera ezin hobea emateko, Bidelapurrak talde gasteiztarraren kontzertua.
Sarrera: librea, lekuak bete arte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.