Gasteizko rokodromoetarako baldintza-agiri berria onartu du Gasteizko Udalak, zerbitzua urtarrilaren 1etik aurrera eman ahal izateko. Kontratua bi multzotan banatu da, eta interesa duten enpresek azaroaren 12ra arte aurkeztu ahalko dituzte eskaintzak. Salburuko rokodromo berria ere sartu da eskaintzan.
Estibaliz Canto Kirol zerbitzuko zinegotziak nabarmendu duenez, kontuan izan behar da Udalak ezin dituela baldintza-agiriak enpresekin negoziatu. "Bi mila ordu gehiago fakturatu nahi izatea zilegi den arren, ezin da exijitu, bezeroa Udala baita. Guk orduak handitu ditugu, eta are garrantzitsuago, langileengan eragin zuzena izango baitu, fakturatutako ordua bi euroan igo dugu".
Halaber, Cantok ukatu du rokodromoen zerbitzua pixkanaka pribatizatu nahi izatea. "Ez da egia, kontratu eredu honek hamabost urte baitarama indarrean. Nolanahi ere, etorkizunean emakida bat egitea da gure asmoa, kudeaketa hobea izango baita, jende gehiagorengana iristearren".