Bederatzi sindikatuk bat egin dute Memoria Gara ekimenarekin

Erredakzioa 2018ko urr. 29a, 11:15
Memoria Gara plataformaren aurkezpen publikoa, irailean. ALEA

Elizbarrutiak ez dio erantzun Memoria Garak biltzeko egin duen eskaerari.

ELA, LAB, ESK, EILAS, UGT, CCOO, USO, CNT eta CGT sindikatuek San Frantzisko eliza memoria gune bihurtzeko eskaera babestu dute. Zaramagako elizak Martxoak 3ko sarraskiaren biktimen memoriari lotutako proiektu bat har dezan eskatu dute bederatzi sindikatuek. Halaber, memoria eta giza eskubideei lotutako politikak garatzeko balio behar duen gunea izan behar dela nabarmendu dute.

Bestalde, Memoria Gara plataformak azaldu du 2.500 bat sinadura lortu dituela jada change.org plataformaren bitartez, bere eskakizunaren alde.

Proiektua aurrera ateratzeko Apezpikutzaren baimena beharko du plataformak, eta horrenbestez iragan hilabetean bilkura eskatu zuen Gasteizko Elizbarrutiarekin egitasmoa aurkezteko. Bada, eliza katolikoaren ordezkariek oraindik ez dute erantzun. Ekimenaren iritziz, "elkarrizketarako borondatearekin herritarren eskaerari erantzun daiteke, eta jaiotzen erakusketarako beste gune bat bilatu daiteke". 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide