Gasteizko Udaleko Funtzio Publikoaren zinegotzi Jaione Agirre udal talde politikoekin bildu da gaur goizean, mantentze zerbitzuan deitutako barne-sustapenerako proba batean ESK sindikatuak salatu zuen filtrazioaren inguruan egindako ikerketaren emaitza azaltzeko. Informazioa eta dokumentazioa aztertu eta salaketa egin duen sindikatuarekin hitz egin ondoren, Funtzio Publikoko sailak ondorioztatu du ez dela inolako filtraziorik izan: "Notarioaren aurrean erregistratutako testua ez dator bat azterketarekin; are gehiago, notarioaren aurrean erregistratutako testuaren jarraibideak jarraitzeak azterketa suspenditzea ekarriko luke".
Zinegotziak iragarri du diziplina-dosierra irekiko dela, eta hautaketa-prozesuak aurrera jarraituko duela.