Euskararen erabilera sustatzeko bildu dira kirolariak

Erredakzioa 2018ko ira. 21a, 09:07

Arabako kirolaren hamaikakoa. AFA

Azken ikasturtean eskola-kirolean parte hartu duen umeen erdiak baino gutxiagok erabili du euskara.

Kirolaren arloan euskararen erabilera bultzatzeko bildu dira kirol arloko eragileak, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala. Bi ildoren inguruan egin beharreko lana aztertu dute; batetik eguneroko jardueran euskara bultzatzeko formulak bilatu nahi dituzte, egoera kezkagarria baita. Esate baterako, azken ikasturtean eskola-kirolan parte hartu duten bederatzi eta hamar urteko umeen erdiak baino gutxiagok erabili du euskara. 

Halaber, kirolaren munduan Euskaraldia txertatzeko pausuak aztertu dituzte, eta gainera, Arabako kirol munduaren hamaikakoa aurkeztu dute. Talde horretan daude Igone Martinez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Eneko Llanos triatleta, Maider Unda borrokalaria, Martin Agirregabiria futbolaria, Tessy Ebosele atleta, Aritz Itxioa taekwondista, Arrate Chillon sokatiralaria, Aitzol Antolin igerilaria, Amaia Kastresana Fernandez de Arangiz, saski baloi jokalaria, Itxaso Carrillo mahai tenis jokalaria eta Sorkunde Vez curling jokalaria.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago