Santa Barbarako aparkalekuaren itxierak inguruko merkatarien artean sortu duen haserreari aurre egiteko neurriak iragarri ditu Gasteizko Udalak. Hala, autobus bat jarriko da Jesus Guridi eta Iradier Arena aparkalekuaren artean, astelehenetik larunbatera, merkataritza-orduetan; halaber, lehendakari Leizaola kalean, Santa Barbara plazaren alboan, eta Jesus Guridi kalearen zati batean 15 minutuko aparkaleku azkarreko plazak egokituko dira; eta Iradier Arena eta Artium aparkalekuetan prezio merkeagoak eskainiko dira.
Halaber, Santa Barbarako aparkalekuan abonamendua duten lagunei Iradier Arenan eta Artiumen abonamenduak eskaini dizkiete, merkeago.