Irailaren 17tik aurrera lehenengo eta bigarren solairuetako plaza batzuk bakarrik galduko dira, baina azarotik aurrera parking osoa itxiko dute. Gasteizko Udalak azpiegitura berritu nahi du, eta argitu duenez, bitartean Iradier Arenako aparkalekua egokituko dute, antzeko prezioetan edo merkeago, Santa Barbarako erabiltzaileak jasotzeko.
Dena den, Abastos Plazako arduradunek kezka agertu dute itxierak inguruko ostalarien eta merkatarien salmentetan izan dezakeen eragina dela eta. Informazioa galdegin diote Udalari, eta Gabonetako kanpaina gertu dagoela ohartarazi dute.