Aurten ere jendetza hurbildu da Gasteizko erdigunera Santiago eguna ospatzeko. Ohiko moduan, baratxurien azoka protagonista izan da ardo upelen III. lasterketarekin batera. Gainera, Santiago Eguneko egitarauaren barruan, Arabako emakume nekazarien eta abeltzainen lana goraipatu dute unibertsitate eremuko azokan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.