82 saltoki bilduko ditu Santiago eguneko Baratxurien azokak

Erredakzioa 2018ko uzt. 24a, 16:51

Santiago eguneko Baratxurien azoka Gasteizen. / ALEA.

Azoka 07:00etatik aurrera egongo da zabalik eta hemengo produktuaz gain, Kantabria, Palentzia, Zamora eta Zaragozako produktuak egongo dira.

Santiago eguneko Baratxurien azokak 82 saltoki izango ditu aurten, Euskal Herriaz gain estatuko beste probintzietatik etorritako produktuak salduko dituzte, Kantabria, Palentzia, Zamora eta Zaragoza, besteak beste. Errege atean, San Frantzisko kalean eta San Frantzisko aldapan kokatuko dituzte postuak. 

Era berean, Andre Maria Zuriaren jaietako eskulangintza azoka Carmelo Bernaola ibilbidean kokatuko da uztailaren 24tik abuztuaren 10era arte. Saltokiak 11:00etan irekiko dituzte eta 03:00etan itxiko dituzte egunero. Irekiera, aldiz, 12:00etan izango da eta abuztuaren 10ean 02:00etan itxiko da. Orotara, 50 saltoki egongo dira, artisautzako produktu ugari salduko dituztenak. Saltokien %25a gasteiztarrak izango dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago