Gasteizko hamaikakoa osatzen duten lagunek Euskaraldian parte hartzea erabaki dute, Belarriprest eta Ahobizi rolen bitartez. Hala, egistasmoaren Gasteizko enbaxadore izango dira, eta herritarren izen-ematea aktibatzeko lehen deia egin dute, bideo batean.
Honako hauek dira: Edurne Parro (Aenkomer), Martin Agirregabiria (Alaves taldeko jokalaria), Karmele Jaio (idazlea), Marina Sagastizabal (Mugimendu feministako kidea), Paul Urkijo (zinemagilea), Askoa Etxebarrieta La Pulga (artista), Gorka Ortiz de Urbina (Zeledon), Iñaki Garmendia (EGA Master), Itziar Azpeitia (kazetaria), Carlos Villalba (erretiratua) eta Natasha Rueda (Goian elkarteko kidea).