Gasteizko Mintzalagunak antolatzen dituen udako ekintza osagarrien programazioaren barruan.
Tailerraren helburua argazkigintzaren oinarriak ezagutzea izango da, modu praktiko eta dibertigarrian. Horretarako, argazkiak egingo ditugu, baina kamerarik gabe. Ondoren, laborategian sartu, kimikoak erabili eta argazkigintzaren magiaren bitartez, irudi polit eta ikusgarriak lortuko ditugu. Ez da beharrekoa argazkigintzan ezagutzarik izatea. Luz Roja elkartearen eskutik.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.