"Rocka egiten dugu, giro ilunak eta une lasai eta biziak uztartuz"

Jon Cadierno eta Saioa Fdz. de Aranguiz 2018ko maiatzaren 24a

Tara talde gasteiztarrak disko berria aurkeztuko du, maiatzaren 29an, Parral Tabernan eskainiko duen kontzertuan.

Datorren maiatzaren 29an, asteartean, hitzordua Parral tabernan izango da, izan ere, GEU elkarteak antolatuta, TARA talde gasteiztarrak zuzenekoa eskainiko du. Bertan, udaberrian grabatu duten euren lehen diskoa Tara aurkeztuko dute.

Nagore eta Jenko Tara taldeko kideek AleaFMn azaldu bezala, "rock kontzertu bat eskainiko dugu, baina gure nortasuna adierazten saiatuko gara". Horretarako, laukoteak autoekoiztutako lanaren kantak zein bertsioren bat joko dute Alde Zaharreko tabernan; Nagoreren iritziz, "xarma berezia duen lekua". Tara izeneko disko berriko abestiek soinu ilun eta rockeroak une melodikoekin uztartzen dituzte, "giro ilunak momentu lasai eta biziekin nahastuz". Hitzetan, aldiz, "istorio pertsonal zein arlo sozialeko gaiak lantzen ditugu".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago