"Euskal baleazale eta AEBetako natiboen arteko elkarlana frogatu nahi du lan honek"

Marta Ugarte eta Saioa Fdz. de Aranguiz 2018ko mai. 16a, 16:47

Angel Oiarbidek euskal arkeologo talde batek AEBetako uharte batera eginiko espedizioa ardatz duen Elkarrekin-Together dokumentala aurkeztuko du datorren maiatzaren 23an, Oihanederren.

Euskal arkeologo talde batek AEBetako uharte batera eginiko espedizioa du ardatz Elkarrekin-Together dokumentalak. Bertan sekula esperoko ez zituzten aztarna eta istorioak topatzen dituzte.; bi kultura ezberdinetako herritarren arteko lankidetza istorio bat hain zuzen. "Film honek hipotesi bat ireki nahi du; hau da, 1.600 urtea baino lehen euskaldun baleazaleak eta AEBetako natiboak trukean eta elkarlanean ibili zirela frogatu nahi du", azaldu du Elkarrekin-Together dokumentalaren egileetakoa den Angel Oiarbidek.

Hala, orain 400 urte gertatu zena azaleratu nahi du lan honek, eta euskal balezaleek mundu mailan izan zuten garrantzia eta zabaldu zuten eredua aldarrikatu nahi du. "Orain lau mende eta 10.000 kilometrora, gai izan ziren interes komun bat irudikatzeko eta elkarlan bat sustatzeko, bi mundu ezberdinen artean". Gainera, garai hartako testuingurua kontuan hartzeko eskatu du Oiarbidek: "Hegoalderago, bestelako harreman eredu bat ematen ari zen; sakeoarena, urrearena, alegia. Ipar Amerikan beste eredu bat eman zen euskal arrantzaleekin".

Maiatzaren 23an, Oihaneder Euskararen Etxean

Datorren maiatzaren 23an, astezkenean, 18:30ean, Elkarrekin-Together dokumentala proiektatuko da Oihaneder Euskararen Etxean, GEU elkarteak eta Oihanederrek antolatzen duten Begi-belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan. Ondoren, Angel Oiarbidek lanaren inguruko solasaldia eskainiko du.

 

Erlazionatuak

[BEGI BELARRI] 'Elkarrekin Together'

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2018 api 26 Gasteiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide