Era guztietako ekitaldiak izango dira hiriburuan, apirilaren 27an, 28an eta maiatzaren 1ean San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren Jaien egitarauaren barruan. Nagusiak erretreta eta danborrada dira eta Armentiako erromeria, baina tartean izango dira herri kirolen erakustaldiak, dantzaldiak eta Lehian musika taldearen kontzertua. Egitarau osoa: https://alea.tok-md.com/pdfak/SAN_PRUDENCIO_2018_Gasteiz.PDF
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.