"Naturarekin harremana eta genero ikuspegia txertatu nahi ditugu jolastokiaren ereduan"

Jon Ander Santos eta Saioa Fdz. de Aranguiz 2018ko api. 18a, 07:00

Eskoletako jolastokien ereduari buelta eman nahi dio Errebakarri ikastetxeko guraso elkarteak. Horretarako, jardunaldia antolatu dute maiatzaren 19an. Elkarteko kide Itziar Amestoyk  horren berri eman du Alea FMn.

Errekabarri ikastetxeko guraso elkarteak mahai gainean dagoen jolastokien ereduari buruzko eztabaida sustatu nahi du. Horretarako, maiatzaren 19an jardunaldi bat antolatu du. Ekimena finantzatzeko asmoz, diru-bilketa kanpaina abian jarri dute Goteo plataforman.

"Azken hamarkadetan jolastokien ereduak ez du inolako garapenik izan. Hezkuntza proiektuetan, ordea, bai, eta uste dugu kanpoko espazio horretan aldaketak egon behar direla", azaldu du Errekabarriko guraso elkarteko kide Itziar Amestoyk. "Adibidez, porlana ez dadila elementu bakarra izan, beste aukera anitz eta zabal eskaini ahal dira horrelako espazioetan". 

Umeak, protagonistak

"Naturarekin harremana berreskuratzea eta genero ikuspegia txertatzea" dira, besteak beste, eredu berrirako planteatzen dituzten ardatzak. Era berean, komunitatearen papera oso garrantzitsua dela aipatu du Amestoyk. "Parte hartze prozesuak erabiliko ditugu jolastokia nolakoa izango den erabakitzeko, eta protagonistak umeak izango dira, guraso eta irakasleen laguntzarekin".

Maiatzaren 19rako antolatu duten Gure jolastokia amesten jardunaldiaren helburua "jolastokien ereduaren inguruko eztabaida hau sustatzea" da. Izan ere, beste hezkuntza komunitateak "zipriztindu" nahi dituzte, "ez dadila izan bakarrik gure borroka, sarea sortu nahi dugu".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide