Animalien kontrako tratu txarrak salatu dituzte Salburuko oreinen heriotzan

Erredakzioa 2018ko mar. 27a, 10:11

Iragan otsailean Salburuko parkean hilik zegoen orein bat. PHOT.OK

Salburuko parkean hil diren hogeita bederatzi oreinen kasuaren atzean "animalien kontrako tratu txarrak" daudela salatu dute talde ekologistek.

Gaden talde ekologistak azpimarratu du Salburuko oreinak ez direla animalia basatiak, "ganadua dira, parkearen landaredia mantentzeko erabiltzen dutena". Beraz, elikadura faltagatik hil direla frogatuz gero, animalien kontrako tratu txarrak izango liratekeela esan du taldeak, eta gaineratu du enpresak Gasteizko Udalarekin duen baldintza plegua ez duela bete. Gaden taldeak ez du baztertu jazotakoa auzitegietara eramatea.

Gasteizko Udalak ikerketa abiatu du, hogeita bederatzi oreinen heriotzaren atzean axolagabekeria izan den argitzeko. Hala, informazioa eskatu dio taldea kudeatzen duen enpresari eta halaber, animalien gaineko kontrola eta zaintza areagotzeko exijitu du. Ingurumen saila eta Udaltzaingoa zuzentzen ari dira ikerketa.

 

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago