10. Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketako lantegi bereziaren barruan, Pello Añorgak idatzitako Ametsen basoa ipuina irakurri ondoren, orri txiki batzuetan marraztu eta ilustrazio horiek Elkar liburu-dendako erakusleihoan jarriko dituzte, zuhaitz txiki batetatik zintzilik. Tailerra 3 eta 10 urteko haurrei zuzenduta dago. Izena emateko, idatzi aretoa@elkar.eus helbidera eta zehaztu bertan haurraren izen-abizenak, adina eta zein hiritan parte hartu nahi duzuen.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.