42 urte pasa dira poliziak Zaramagan bost langile gasteiztar hil zituenetik. Urtero bezala, mobilizazioak eta ekitaldiak izango dira martxoaren 3aren bueltan. Martxoak 3 elkarteak eta sindikatuek antolatutako ekimenez gain, gizarte eragileek 1976ko egun horietan gertatutakoak gogoratzeko jarduerak antolatu dituzte.
Martxoak 1, osteguna
18:30 Imanol Olabarriarekin solasaldia, Sumendin. Agur 78 mugimenduak antolatuta.
19:30 Volver a Vitoria, 3-3-76 ikus-entzunezkoaren proiekzioa, Aldabe gizarte etxean. 1977an Carles Cabrellesek eta Miguel Montesek grabatutakoa.
Martxoak 2, ostirala
14:00- 15:00: Zutabeak ikastetxeetatik, Agur 78 mugimenduak antolatuta.
15:00: Bazkaria, Agur 78 mugimenduak antolatuta. Errotako parkea.
16:00: Indar okupatzaileen aurkako bizikleta martxa. Agur 78 mugimenduak antolatuta.
19:30: Vitoria, 3 de marzo pelikularen making off-a, eta ondoren solasaldia Emakumeen papera. Errekaleorren.
21:00: Zaramagako memoriala Martxoak 3 plazan, Martxoak 3 elkartearekin. Agur 78 mugimenduak antolatuta.
Martxoak 3, larunbata
Goizean, alderdi politikoen lore-eskaintza, Martxoak 3 plazan.
13:30: Zuhaitz landatzea, Abetxukun, Uribe Nogales auzo elkarteak antolatuta.
18:00: Gazte blokea, Hala Bedi kantoitik.
18:30: Omenaldia, Martxoak 3 plazan. Martxoak 3 elkarteak, sindikatuek eta eragile sozialek antolatuta.
19:00: Manifestazioa, Martxoak 3 plazatik Andre Maria Zuriaren plazaraino. Bertan, mugimendu feministak ekitaldia egingo du.
20:00: Vitoria, 3 de marzo pelikularen teaserraren aurkezpena, Euskal Zinemaren Astearen barruan. Vital Fundazioa aretoan, Dendaraban. Victor Cabaco zuzendaria eta zenbait aktore grabazioaren nondik norakoak azalduko dituzte.
21:00: Pikoteoa eta kontzertuak: Nekez, El Sonido de la metralla eta MJ, Errekaleorren.