Atzo egin zuten manifestazio jendetsuaren ostean, mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute pentsiodunek. Milaka lagunek manifestazioa egin zuten Gasteizen, pentsio duinen alde. Azken hogei urteotan pentsioak %40 murriztu dituztela salatu dute, besteak beste. Pentsiodunen martxa Olagibel kalean dagoen Espainiako Ordezkaritzaren aurrean amaitu zuten, eta bertan dagoen PPren egoitzaren aurrean gogortu egin ziren oihuak.