Saltokien itxiera areagotu da erdigunean

Erredakzioa 2018ko ots. 21a, 09:42

2017ko lehen seihilekoan, hamahiru denda eta bederatzi taberna itxi zituzten.

2017ko lehen seihilekoan, Gasteizko erdiguneko merkataritzaren gainbehera areagotu da. Guztira, 22 dira Zabalgunea osatzen duten hamabi kaleetan hutsik dauden lokalak, Gasteizko Udalak emandako datuen arabera. Gainera, denbora tarte horretan hamahiru saltokik jaitsi zuten pertsiana, eta bederatzi taberna itxi zituzten. Hala ere, iaz 302 denda zeuden zabalik erdigunean, 2007an baino bi gehiago. 

Kale kaltetuenak San Prudentzio eta Dato dira, hain zuzen ere, erdialdean merkataritza-gune berria abian jarri nahi duen Uriarte operazioa kokatzen den lekua. Datozen egunetan, urte osoko datuak argitara emango dituzte.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago