Salburua eta Zabalgana BRTarekin lotu nahi dituzte EH Bilduk, Podemosek eta Irabazik

Erredakzioa 2018ko ots. 12a, 11:39

EH Bilduk Azkarbusa proposatu du, Salburua eta Zabalgana lotzeko.

Arabatran-en inguruko txostenaren arabera, hau izango litzateke aukera bideragarriena.

Aurreko astean, Arabatran proiektuaren inguruko bideragarritasun txostena aurkeztu zuten. Arabako ekialdea eta mendebaldea lotzen dituen garraio zerbitzua hobetzeko bost proposamen jarri ditu mahai gainean, tartean, Zabalgana eta Salburua auzoak erdigunetik lotzeko autobus azkarra. Alternatiba honen alde agertu dira egunotan EH Bildu, Podemos eta Irabazi udal taldeak. 

Hala, Azkarbus izeneko zerbitzuaren inguruko azterlana egitea proposatu du EH Bilduk. Zerbitzu hau linea periferikoan ezarriko den BRTaren antzekoa izango litzateke. Udal tade abertzalearen ustez, Azkarbusa "alternatiba onena da"; ekialde-erdialde-mendebaldeko ardatza lotzeko tranbiaren kostua Azkarbusa baino sei bider garestiago delako. Izan ere, tranbiak 105 milioi euroko kostua izango luke; autobus azkarrak, berriz, 16 milioikoa. Gainera, trenbidea lurperatu gabe egin daitekeela azaldu du.

Podemos eta Irabazi udal taldeak iritzi berekoak dira, eta zerbitzu honen alde agertu dira.

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago