Bertan behera geratu da Zabalganeko familiaren etxegabetzea

Erredakzioa 2018ko urt. 22a, 14:49

Zabalganan izandako beste etxegabetze baten aurkako protesta.

Vitalalquilerrek Zabalganeko familia bat etxegabetzeko asmoa zuen. Gasteizko epaitegiak, ordea, bertan behera utzi du. Udalak, orain, tutoretzapeko etxea eskaini dio familiari.

Kaleratzeak Stop elkarteak ohartarazi zuenez, Vitalquilerrek bihar Zabalganeko familia bat etxetik kanporatzeko asmoa zuen. Baina Gasteizko epaitegiak prozesua gelditu eta bertan behera geratu da etxegabetzea. Hasiera batean, hiru seme-alaba dituen familia hau aterpera bidali nahi zuten, baina orain, Gasteizko udalak tutoretzapeko apartamentu bat eskaini dio.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago