Gasteiz 2018rako aurrekonturik gabe geratu da. Gaur goizean, Gasteizko Udalbatzak ezetza eman die Urtaranen gobernuaren aurrekontuei. Hori dela eta, halabeharrez, 2017ko aurrekontuak luzatuko dira. Izan ere, EAJ, PSE eta PP taldeek EH Bilduk, Irabazik eta Ahal Duguk aurkeztutako osoko zuzenketa arbuiatu dute.
Hala, aurtengo kontuak luzatuko dira, eta orain Udal gobernuak banan-banan negoziatu beharko ditu 2017an adostutako kontutik kanpo dauden proiektuak.