Santo Domingo kaleko bi etxebizitza erortzeko zorian zeudela esan zuen Udalak, eta bertatik aterarazi zituen bizilagunak duela hilabete bat baino gehiago. Egoera salatzeko eta familia hauei laguntza eta elkartasuna adierazteko sortu da Santo Domingo Bizirik! plataforma. Azken hilabetean gertatutakoaz eta, orokorrean, Santo Domingo kalearen egoeraz hitz egin digu Sergio Garcia Santo Domingo Bizirik! plataformako kideak.
Protestarekin aurrera egiteko, Santo Domingo Bizirik! plataformak beste elkarretaratze bat deitu du larunbaterako, 13:00etan, Plaza Berrian.