Olentzero eta Mari Domingi Floridara iritsi dira

Erredakzioa 2017ko abe. 5a, 17:24

Uraren Ezkutuko Lorategian egongo dira bi irudi berriak. Haurrek 10:00etatik 21:30era eskutitzak utzi ahal izango dituzte.

Dagoeneko lekua hartu dute Olentzerok eta Mari Domingik Florida parkean. Zehazki, Uraren Ezkutuko Lorategian kokatu dituzte bi irudiak, Floridako jaiotzaren metro batzuetara, eta etxola bat izango dute. Gainontzeko jaiotzaren itxurarekin guztiz bat ez datozenez, beste toki batean jartzea erabaki dute. Bestetik, Gorka Otsoa de Alda y Angulo izan da obraren egilea. 

Pertsonaia berriak ikusi nahi dituztenak iturriaren ondoko ateetatik sartu beharko dira lorategian; izan ere, ez daude oso ageriko leku batean kokatuta. Era berean, irudien ondoan bi zaku daude; bertan utzi ahal izango dituzte gutunak haurrek, 10:00etatik 21:30era bitartean. Jaiotza gaur bertan estreinatuko da. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide