Olentzero eta Mari Domingi izango dira abenduko SolasAlean saioko protagonista berriak. Saioa berezia izango da, izan ere, bideo-elkarrizketa izango da, birtuala, alegia. Haurrek galderak idatziz, bideoz edo audio bidez bidali ahalko dituzte, eta ALEA eta Oihaneder Euskararen Etxeko galtzagorriek ikazkinari eta artzainari egingo dizkiete.
Idatziz, bideoz edo audio bidez bidali daitezke galderak:
- E-mailez: oihaneder@oihaneder.eus
- Whatsapp-ez: 615 986 832
- Facebook eta Twitter bidez; #SolasAlean traola erabiliz, eta Oihaneder eta Alea aipatuz.
Galderak bidaltzeko azken eguna abenduaren 11 izango da.
Bideoaren proiekzioa, abenduaren 20an
Ondoren, jasotako galdera eta erantzunekin bideo bat egingo dugu. Bi modu egongo dira bideo-elkarrizketa hori ikusteko: lehenbizi, Oihaneder Euskararen Etxean proiektatuko da, abenduaren 20an. Bi pase egongo dira 18:00etan lehenengoa, eta bigarrena, 19:00etan. Bata zein bestera joan ahal izateko gonbidapena behar da (Oihanederren egongo dira eskuragai, azaroaren 24tik aurrera).
Ondoren, abenduaren 21etik aurrera on-line ikusteko aukera ere egongo da, bai Alearen webgunean (www.alea.eus), baita Oihanederrenean ere (www.oihaneder.eus).