Aurreko urteko denboraldia historikoa izan zen Araskirentzat. Izan ere, finalaurrekoetara iritsi ziren bai Erreginaren Kopan, eta baita Play Offetan ere. Aurten indartsu hasi dira ligan, "sentsazio onekin", eta iazko denboraldiko momentu ona luzatzeko asmoz. Taldeari buruz hitz egin digu Gernikatik datorren Izaskun Garcia Araskiko jokalariak.