Margoketa naziak agertu dira berriro Alde Zaharrean

Erredakzioa 2017ko aza. 21a, 13:04

Hala Bedi eta Txapelarri tabernan agertu dira margoketa faxistak. Irudia: Hala Bedi

Aiztogile kaleko Txapelarri eta Hala Bedi tabernetan egin dituzte pintadak.

Gasteizko Alde Zaharrean margoketa faxistak agertu dira berriz ere. Orain hilabete bat, svastikak agertu ziren Aiztogile eta Pintore kaleetan, eta bart gauean, antzeko ikurrak margotu dituzte. Aurrekoan bezala, Hala Bedi tabernan svastika bat margotu dute. Gauza bera egin dute Txapelarri tabernaren pertsianan, "SMS" hitzarekin batera.

Aldi berean, Hala Bedi irratiak sare sozialen bitartez jasandako erasoa salatu du. Zehazki, Falange Vasconavarra taldeko Twitter kontutik zabaldutako mezuaren berri eman dut. Bertan, Hala Bedi irratiko egoitzaren eta sagutegi baten irudiak jarri dituzte, irratiko helbidearekin batera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago