Bart gauean, Gasteizko Alde Zaharreko zenbait hormatan svastikak margotu dituzte. Zehazki, Aiztogile eta Pintore kalean agertu dira margoketa faxistak, tartean, Hala Bedi tabernan.
Orain urtebete, antzeko pintadak agertu ziren Gasteizko kaleetan, eta egun batzuk beranduago, Errota auzoko meskitari eraso egin zioten.