Kantari Gasteiz haur eta gazteentzako euskazko karaokearen bigarren edizioa. Grabazioa Vital Kutxa Fundazioaren aretoan, Dendaraban, izango da (gonbidapenak parte-hartzaileen artean banatu dira). Bertaratzen ez direnek, ordea, saio guztiak zuzenean ikusteko aukera izango dute, alea.eus webgunean.
Aurten, hamalau ikastetxeko 300 ume inguruk parte hartuko dute Kantarin, 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek, hain zuzen. Guztira, 72 talde osatu dira, eta hamabi saio grabatuko dituzte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.