Udalaren "utzikeria" salatu dute Santo Domingoko bizilagunen aldeko manifestazioan

Erredakzioa 2017ko azaroaren 19a

Alde Zaharreko kaleak zeharkatu zituen Santo Domingo kaleko bizilagunen aldeko manifestazioak. // Irudia: Hala Bedi

Alde Zaharreko zenbait eragilek deitu zuten protesta larunbaterako, Santo Domingo bizirik kanpainaren barruan.

Larunbatean, Santo Domingo kaleko bizilagunen aldeko manifestazioa egin zuten, orain hamar egun abian jarri zen Santo Domingo bizirik! kanpainaren harira. Bertan, Alde Zaharreko kale horretako bizilagunak Udalaren partetik pairatzen ari diren "utzikeria" salatu zuten. Era berean, elkarbizitzarako deia ere egin zuten, Alde Zaharreko zenbait eragilek deitutako manifestazioan.

Santo Domingo kaleko 40 eta 42 blokeetatik abiatu zen protesta, eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ostean, leku berean amaitu zen.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago