Kinetic hondarra ezagutuko dugu tailer honetan. Benetazko hondarra dirudi Kinetic hondarrak (%98a benetazko hondarra da). Erraz jasotzen da, oso erraz moldekatzen da eta oso material egokia da haurren irudimena pizteko. Jolas ezbedinen bidez, begirale baten laguntzaz, jolas material berri hau ezagutuko dugu tailer honetan. 4 eta 10 urte arteko haurrentzako tailerra. Tailerra doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat aretoa@elkar.eus helbidera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.