Santa Barbara plaza eraberritzeko lanak direla eta, bihartik aurrera, astearte eta ostegunetako azoka ibiltaria Jesus Maria Leizaola plazan izango da, behin-behinekoz. Bertan, barazki eta fruituak eta eskuz landutako janariak saltzen dituzte bertako ekoizleek. Santa Barbara plaza eta ingurua eraberritzeko obrak hasi direlako egin da aldaketa.
