Wikipedia editatzen duten pertsonen gehiengoa gizonak dira, eta gainera, emakumeei buruz jarduten duten artikuluak gizonezkoenak baino askoz gutxiago dira. Genero desoreka horrekin amaitzeko, Wikiemakume@k proiektua abian jarri zen Gasteizko Saregunen. Hilean behin, wikikedadak egiten dituzte. Hurrengoa, asteazkenean (urriak 11) Maria Sefidarirekin, arratsaldeko 16:30ean, Alde Zaharreko Saregunen.