Gaur udal politikari buruzko osoko bilkura hartu du udaletxeak, eta bertan Gorka Urtaran alkateak hiriaren etorkizunari lotutako hogei proposamen inguru egin ditu. Mugikotasuna izan da jorratu duen gaietako bat, abiadura handiko trena iristean eta trenbidea lurperatzean, hiriak jasando duen aldaketarako prest egon behar duela azaldu du. "Prest egon behar dugu bai trenbidearen lurperatzerako eta abiadura handiko trenaren etorrerarako. Azken honek berekin ekarriko du iraultza logistikoa eta merkantzien joan-etorriak edozein lekutatik. Gasteiz konektatutako hiria izango da", azaldu du alkateak.
Horrez gain, AHTa, Jundizko plataforma multimodala edo Forondako aireportuari esker, kanpoaldera ere egongo konektatuta egongo dela gogoratu du alkateak. "Gasteizek Euskadiko sarbidea izan behar du. Abiadura handiko trena bidaiarientzat ez ezik, merkantzientzat ere izatea garrantzitsua da, eta Jundizko plataforma multimodalarekin lotuta egotea. Logistikaren sektorean toki estrategikoa duen hiria izan gara, bagara eta izaten jarraituko dugu".
Industria berpizteko plana
Era berean, epe ertainera, industria politikak sendotu nahi ditu da alkateak. Zentzu horretan, datozen asteetan Industriari laguntzeko I. plana onetsiko duela iragarri du udal gobernuak, eta horren haritik esku hartzeak egingo direla industrialdeetan. Besteak beste, industria-espazioak birgaitu eta berpiztea eta erabiltzen ez den industria lurra berpiztea bilatzen du plan honek.
Gasteiz adimentsua
Alkateak iragarri dituen beste ardatz estrategikoen artean, laster onartuko den Smart-Gasteiz plana aipatu du. Plan horrek hiru jarduera-eremu izango ditu: kudeaketa bikaina eta adimentsua; hiri iraunkortasuna, azpiegiturak eta mugikortasuna; gizarte-kohesioa eta giza- eta ekonomia- garapena. Finean, administrazioak herritarrekin duen harremana eta eskaintzen diren udal zerbitzuen kalitatea hobetzea bilatzen du proiektu honek.
Haurrak eta kultura
Azkenik, datorren urtean, Gasteiz Haurren lagun diren hirien sarean sartzeko hautagaitzara aurkeztu nahi duela ere igarri du alkateak. Gainera, Principal Antzokia berritzeko azterlanerako lehiaketa abian jartzeaz gain, urte amaieran Kultura Plan Estrategikoaren aurkezpena egingo du Udalak, eta garai bateko Goya zerbitzu-gunean Alberto Schommer Museoaren zehaztapena laster aurkeztuko duela esan du.