Aurten bi arabarrek jasoko dute Urrezko Zeledon saria. Batetik, Alaveseko kapitaina den Manu Garciak eta, bestetik, Ollerietako Euskal Buztingintza Museoaren zuzendaria den Blanca Gomez de Segurak jaso dute.
Hala, Manu Garcia sari hau jasotzen duen arabar gazteena da. Kapitainak Alaves bigarren maila Bn zegoenetik jokatzen du taldean, eta ordutik hona nabarmen hazi da jokalari moduan. Irudi oso garrantzitsu bihurtu da taldearen barruan.
Manurekin batera, beste saria Blanka Gomez de Segurarentzat da. Euskal Buztigintza Museoaren zuzendariak musea sortzeko gogoa eta kemenagatik jaso du saria. Museoa Elosuko Ollerieta auzoan dago kokatuta. Eraikina garai bateko eltzegintza bat zen, eta 1993.urtean berreraiki eta publikoari ireki zuten. Berritze proiektu hau Blanca Gomez de Segurak abian jarri zuen. Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, proiektuaren arrakasta ahalbidetu zen eta lankidetza hitzarmen baten bidez mantentze-lanak bermatzen dira.
Bi irabazleek irailean jasoko dute saria.