Baratza aretoak Dena nahi dugu urte amaiera jaia ospatzen du.
Horren harira, Lurburu proiektu artistikoaren aurkezpena egingo dute: 19:30ean erakusketa zabalduko da, eta Urkiolan lau urtarotan egindako arte-lanak erakutsiko dituzte. 20:30etan Urkiolako aterpean egindako jolas eszeniko bat egingo dute.
21:00etan Mani mani bakarlariak kitarra hartu, sokei eragin, eta kantuan hasiko da.
Gero, musika (Dj Puck), edatekoa, jatekoa, eta jaia.
Sarrera doan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.