ALEA FM 2017-06-13

Marta Ugarte eta Iñigo Larramendi 2017ko eka. 13a, 18:00

Gaurkoan, Euskararen oihanean atalean, Oihaneder Euskararen Etxearen egitarauaren berri emango du Iñaki Lazkanok. Pil-pilean atalean, Girltech egitasmoaren inguruan hitz egingo du Goizargi Iglesiasek. 

Hamaika Saltsan, Gasteizko Alde Zaharrean antolatuko den Martin Ttipia Auzolantzerkiaz hitz egingo du Endika Saez de Adanak. Bestetik, Añanako Koadrillako Lasierra herrian gauzatutako Azala Sorkuntza Espazioa ezagutuko dugu. Amaitzeko, Blanca Urgellen iritzia eta euskararen agenda.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago