2017/06/21 18:00

AURKEZPENA

[TOPAKETA] 'Gazte sortzaileak 2017'

[TOPAKETA] 'Gazte sortzaileak 2017'
Zas kultur aretoa, Gasteiz

Gazte sortzaileak bekaren nondik-norakoak azaltzeko topaketa informatiboa egingo da Zas Kultur aretoan (Hedegile kalea 84). Bertan 2016ko bekako irabazleek – Iñaki landak, Beñat Goitiak eta Marina Suarezek – eta deialdiaren arduradunek orientazioa eta aholkuak emango dituzte, aurtengo deialdian parte hartzeko asmoa dutenek ahalik eta proiektu onena aurkeztu dezaten.

16-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gazte Sortzaileak bekak euskarazko kultur ekitaldiak sortzen laguntzea du xede. Aurten 21.000 € daude egitasmoak aurrera eramateko. Epea: 2017ko uztailaren 1era arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago