Ainhoa Santamaria aktorea jaietako pregoilaria izango da

Erredakzioa 2017ko ekainaren 12a

Arabarrak antzeztaldeko emakumezko antzezle onenaren Max saria jaso zuen orain astebete. 

Aurreko astean Ainhoa Santamaria aktore gasteiztarrak antzeztaldeko emakumezko antzezle onenaren Max saria jaso zuen, La Estupidez lanean egindako paperagatik. Orain, aurtengo Gasteizko jaietako pregoilaria izango dela iragarri du Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok. Hala, datorren abuztuaren 2an, 21:30ean, pregoia irakurriko du aktore gasteiztarrak, iaz Karmele Jaio idazleak egin zuen moduan. 

Ainhoa Santamaria Gasteizen jaio zen 1980. urtean. Zenbait antzezlan eta laburmetraietan lan egin du, eta telebistari dagokionez, Aguila Roja, El Comisario, Amar en tiempos revueltos, eta berriki, Isabel bezalako telesailetan hartu du parte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago