Ainhoa Santamaria aktore gasteiztarrak antzeztaldeko emakumezko antzezle onenaren saria eskuratu du La Estupidez lanean egindako paperagatik. "Sortzen duen jendeari eskerrak eman behar dizkiot, eszenatokietara igo eta nahi duguna kontatu ahal izateko ideiak baitituzte", adierazi du aktore gasteiztarrak.
Arabarrak Fran Perea edo Toni Acosta bezalako aktoreekin parte hartu du Feel Good Teatro-ren obra honetan. Ainhoa Santamaria Gasteizen jaio zen 1980. urtean. Zenbait antzezlan eta laburmetraietan lan egin du, eta telebistari dagokionez, Aguila Roja, El Comisario, Amar en tiempos revueltos, eta berriki, Isabel bezalako telesailetan hartu du parte.
Hiru sari, Kukai Dantza taldearentzat
Santamariarena ez da Euskal Herrira etorri den sari bakarra. Izan ere, Jon Mayaren Kukai Dantza konpainiak hiru sari eskuratu ditu Oskara lanagatik, tartean dantza ikuskizunik onenarena. Horrez gain, Marie de Jongh talde bizkaitarraren Amour ikuskizunak haurrentzako muntaketa onenaren saria jaso du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!