Zeledonen jaitsiera eta igoeran beira eramateko debekuaren aurrean, 'bota berdea' aurkeztu dute Wine City elkarteak eta Eroskik. Plastikozkoa eta berrerabilgarria da, eta likidoa bultzatzen du, cava eta xanpain botilek egiten duten moduan.
Gaur aurkeztu dute beiraren alternatiba izan daitekeena, Ez bota la bota lelopean. Bota honek 75 zentilitroko edukiera du, eta "tradizioarekiko errespetua eta garai berriak" uztartu nahi ditu, aurkezpenean azaldu duten moduan.
Eroskik gaurko aurkezpenean azaldu duenez, aurten, 12.000 bota ekoiztuko dira, eta uztailaren bigarren astetik aurrera egongo da salgai Eroskiko dendetan, 50 zentimotan. Lortutako dirua ingurumenaren hezkuntzaren proiektu batera bideratuko dutela adierazi dute.