"1915-1918 artean Alemanian zeuden euskal presoen grabazioek osatzen dute dokumentala"

Ane Pedruzo eta Jon Ander Santos 2017ko mai. 31a, 09:38

Gaur estreinatuko da Maitia, nun zira? dokumentala, Oihaneder Euskararen Etxean. Elena Canas, filmearen egileetako bat, AleaFMn izan da.

 

Dokumentala 1915-1918 artean Alemaniako preso-esparruetako hamar euskal presoei egindako grabazioek osatzen dute. Diska gramofonikoetan Ipar Euskal Herriko euskalki desberdinak aurkitu ziren. Zehazki, Humboldt Unibertsatean topatutako artxiboetan 10 presoen ahotsak zeuden entzungai: 5 lapurtarrena, 2 baxenabartarrena eta 3 zuberotarrena. 

2015-2016 ikasturtean, EKEk partaidetza bat burutu zuen Mondragon ikus-entzunezko unibertsitatearekin : Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek beren Gradu Bukaerako Lan moduan artxibo berezi hauek aztertu eta Maitia nun zira? izenpean bideo dokumentala sortu zuten, artxibo zatiz osatua eta hogei bat kultura eragileren parte-hartzearekin. Sorkuntza honi esker, bi ikasleek 2016ko Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen Bideo Dokumental saria irabazi zuten.

Hitzordua, ekainaren 1ean, 19:00etan izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago