Erabakitzeko eskubidearen aldeko 4.500 sinadura bildu dituzte Gasteizen

Erredakzioa 2017ko mai. 22a, 09:49
Ekitaldia Foru plazan izan zen, igandean.

Igandean amaiera eman zioten bi hilabeteko sinadura bilketa kanpainari, Foru plazan egindako ospakizunean.

Festa giroan, amaiera eman zioten igandean Gure Esku Dagok Gasteizen abian jarri duen sinadura bilketari. Bi hilabetetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gasteizen erroldatutako 16 urtetik gorako 4.500 pertsonen atxikimenduak lortu ditu herri mugimenduak, eta pozik agertu da emaitzarekin. "GEDren helburuen artean eztabaida plazaratzea zegoen, eta bi hilabeteko kanpaina xume baten ondoren, 4.500 sinadura lortzeak oinarri polit bat ematen digu lanean murgiltzeko".

Hala, etorkizunera begira dago orain Gasteizko GED: "Aurrerantzean biltzartuko gara hurrengo pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta gaur egunean herri honen etorkizuna ilusioz margotzen jarraitzeko".

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide