Festa giroan, amaiera eman zioten igandean Gure Esku Dagok Gasteizen abian jarri duen sinadura bilketari. Bi hilabetetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gasteizen erroldatutako 16 urtetik gorako 4.500 pertsonen atxikimenduak lortu ditu herri mugimenduak, eta pozik agertu da emaitzarekin. "GEDren helburuen artean eztabaida plazaratzea zegoen, eta bi hilabeteko kanpaina xume baten ondoren, 4.500 sinadura lortzeak oinarri polit bat ematen digu lanean murgiltzeko".
Hala, etorkizunera begira dago orain Gasteizko GED: "Aurrerantzean biltzartuko gara hurrengo pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta gaur egunean herri honen etorkizuna ilusioz margotzen jarraitzeko".