Alderdi popularrak "Gasteiz hiri okupa izateari uzteko" mozioa aurkeztu du, eta hori bideratzeko beharrezkoak diren neurri legal guztiak hartzeko eskatu dio Udal gobernuari. "Gure hirian okupak ugaritu dira, eta olio orban bat bezala ari dira zabaltzen", adierazi du PPk bere idatzian, azken asteetan Alde Zaharrean edo Olarizun okupatuak izan diren eraikinak aipatuz.
Era berean, "dei efektua" gelditzeko eskatu dio, "hiriko etxebizitzak modu ilegalean okupatzen dituzten pertsonekin negoziatu gabe”.
Lehendabizi, Errekaleor auzoa hustu eta etxebizitzak botatzeko eskatu du PPk, aurkeztu duen mozioan. Hala, Ensache 21-en Kontseiluak 2016ko azaroan, PP, PSOE eta EAJren botuekin, hartu zuen erabakia betetzeko eskatu dio Udalari, "auzoaren eraispena egin ahal izateko, 2001ean aho batez onartu zen Desjabetze Planaren helburu dena". Mozioa datorren ostiraleko udalbatzara eramango du PPk.