alea.eus

Jendetza elkartu da Errekaleorri babesa emateko

Erredakzioa 2017-05-18 18:20   Gizartea  Gasteiz

Goizeko lehen orduan zabaldu dute bertaratzeko deia Errekaleorreko bizilagunek, Ertzaintza joango zela eta argindarra mozteko mehatxua jasoa zutela eta.

Jendetza elkartu da Errekaleorri babesa emateko
Milaka lagun batu dira manifestaziora. | Ikusi handiago | Argazki originala

Goizeko lehen orduan Jaurlaritzako Industria Sailaren ekimenez joan da Ertzaintza Errekaleor auzora, eta hiru orduko erresistentzia baketsuaren ondoren, argindarra moztu dute Iberdrolako teknikariek. 

Errekaleor Bizirik taldeak jakinarazi duenez, gutxienez bi pertsona hartu dituzte atxilo eta hainbat zauritu izan dira.  

Egoera salatzeko, manifestazioa deitu dute, 19:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.

 

 

 

 

 

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa